XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
IrtenaldiaIbai edo erreka bat aztertzea izango da irtenaldi honen helburu nagusia.
Bide batez inguruko erliebea ere aztertuko dugu.
- Planoa
- Argazki-makina eta prismatikoak (posible bada)
- Koadernoa eta arkatza
- Planoan ibaia edo erreka non sortzen den eta non bukatzen den ikusi.
- Inguru guztia ondo behatu eta ahal den informaziorik zabalena bildu.
- Kutsadurari buruz ere azterketa bat egin.
Horretarako, bertako landare eta animaliez ohar zaitez.
- Animalia asko al dago?
Zein motatakoak?
- Landare ugari al daude?
Nolakoak dira?
- Kutsatua badago, zeren eraginez sortu ote da kutsadura hori?
- Gelara itzultzean talde bakoitzak irtenaldi honi buruz hormirudi bat egingo du.
- Kutsadurari buruzko elkarrizketa bat ere egingo duzue, zuen iritziak emanez.
Irtenaldi guztietan gogoratzeko arautegia
- Irtenaldi garaia kanpoan egiten duzun klasea dela gogoratu eta gelako jarrera mantentzen saiatu.
- Denok batera joan behar duzue, elkarrengandik urrundu gabe.
- Zakarrik ez bota.
- Elkarrizketa egiterakoan, gogoratu zure iritzia eman aurretik eskua altxatu behar duzula.
Moderatzaile bat aukeratzea egokia izango litzateke.
- Besteen iritzia errespetatu egin behar duzu.
Bukatu aurretik, gaiaz zenbateraino jabetu garen ikustea komeni zaigu.
Horretarako izaten da gai bakoitzaren amaieran agertzen den
Egizu saltotxo bat; eta zoaz liburuko 29. or.ra.
Han dituzu zenbait ariketa eta iharduera.